bikote terapia eta sexu hezkuntza gipuzkoan

SEXOLOGIA

Zure espazioa sexualitatea kultibatzeko

Ongi etorri Sexularitzara. Bizitzan zehar, sexualitatea eta harreman afektiboak kudeatzea ez da beti erraza izaten. Horregatik, espazio profesional honetan bikote terapia eta sexu hezkuntza eskaintzen dut Gipuzkoan, isiltasuna gainditu eta ongizate intimoa lantzeko.

Nire helburua pertsona eta bikote bakoitzari bere bidea aurkitzen laguntzea da, komunikazioa hobetuz eta blokeoak gaindituz. 

Sexologia

Zure espazioa sexualitatea kultibatzeko

Sexuen arteko harremanak elkarbizitzatik, gozamenetik eta aniztasunaren baliotik bizitzeko proiektua da sexularitza. Espazio profesional honetan, bikote terapia eta sexu hezkuntza eskaintzen dut gipuzkoan.

Hezkuntza eta kontsulta

Sexuak eta hauen arteko harremanak
ezagutzeko eta ulertzeko ideiak.

Sexualitatean dauden zailtasunen lanketa,
bizipen atseginago bat izateko
irtenbide berriak topatuz.

NARANJA OSOAK IZANIK MAITATU AL GAITEZKE?

“Ez gara laranja erdiak, osoak baizik”. Hori esan dute maiz batzuek. Baina, posible al da mito erromantikoa eta laranja erdia albo batera utzita elkar maitatzea? Platonen liburuan jasotako mitoaren aldaera bat da mito erromantikoa eta naranja erdiaren bertsioa. Izatez, azken bi hauek jatorrizko mitoa barregarri uzteko erabili dira. Baina, ondo ulertu al da jatorrizko izaki...
Gehiago irakurri

Sexualitateari buruzko elkarrizketa

Gazteon KZ aldizkarian egin didaten elkarrizketa berezi hau partekatu nahi dut zuekin. Bertan, gure kontsulta sexologikoan eta gizartean hain ohikoak diren kezka, zalantza eta tabuak aztertu ditugu, ikuspegi ireki eta ulerkor batetik. Hauek dira elkarrizketan zehar erantzun ditugun sexualitateari buruzko galderak: Komunikazioa: Zer rol du komunikazioak sexualitatean eta nola hobetu daiteke bikote batekin? Emozioak eta...
Gehiago irakurri

Benetan zabiz podkasta

Malen Altunak eta Aitziber Gradosek aurkezten duten Benetan zabiz podkastera gonbidatu ninduten aurreko urteko maiatzean. Izugarrizko esperientzia izan zen gaur egungo tabuak eta kezkak mahai gainean jartzeko eta sexologiaren inguruko ikuspegi ireki bat partekatzeko. Bertan, sexologiari, sexuen arteko harremanei, desirari, espektatibei, orgasmoei eta beste hainbat punturi buruz hitz egin genuen, entzuleek eta bi aurkezleek egindako...
Gehiago irakurri

Arraio irratian zuzeneko elkarrizketa

Patiyoko Atzuak izeneko irratsaioan parte hartu nuen urtarrilaren 25ean, zuzenean, Arraio Irratian. Norak eta Libek gidatuta, plazer bat izan zen airean egotea! Besteak beste, fantasia erotikoen inguruan aritu ginen. Hemen entzungai:
Gehiago irakurri

Kolaborazioak